XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
gizon begibakarrari erosi diogu Fresnon.
Aita itsas portutik itzuli da, bakailao biltegi batean zamalanak egin eta gero.
Pilotan ibili gara uniforme berdea daramaten haur batzuekin jolasean.
Goizean goiz esnatu gara, lo errea eginda.
Polizia batek xaxatu gaitu, makarrak kentzeko astirik eman gabe.
Egun osoan alderrai ibili gara kanpadenda zabaltzeko tokirik ezean.
Arratsaldeko bostak eta bost dira.
Lombard kaleko semaforoaren ondoan gelditu gara, Divisaderotik etorrita.
Ilunabar ederra dakar, eta ziztu bizian sartu da antxeta bat kaleartera.
Semaforoaren argia noiz aldatuko zain gaude.
¡Dfjole! Baina ez da aldatu.
Errepideari izterrak zabaldu zaizkio, eta autoak jo eta irentsi ditu.
Hamabost segundoz lurra ikaraturik ibili zaigu, asfaltozko alfonbra bat astinduko balute bezala.
Jesus, Maria eta Jose! Poltsa guztiak bota ditugu lurrera.
Doi bat apaldu da harramantza, eta lehengo antxeta bera gurutzatu zaigu iparra galduta.
Aitak eta amak elkarri begiratu, eta aitaren egin dute.
Kalera azaldu dira gizoste izutuak, buru-besoei eraginez.